XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Etengabeko ardurak

- Erretakoen unitatea

- Koronarioen unitatea

- Bestelakoak (Oinazearen unitatea, ardura minimoak)

Laugarren atalean, lehen esandako sailkapenen araberako ratio edo koefiziente analitikoen zerrenda ageri da, emaitzen arteko azterketa konparatiboak egin ahal izateko. Ratio horien esanahiak definizioen atalean azaltzen dira.

Bosgarren atalean 1984 eta 1996 urteen arteko Euskal AEko ospitaleen jardueraren laburpena eskaintzen da. Atalak bi azpiatal ditu. Lehenengoan, aldagai adierazgarrienen datu orokorrak ageri dira eta bigarrenean adierazlerik interesgarrienak. Bi kasuotan banatua ageri da lurralde historikoaren, asistentziaren izaeraren eta ospitaleen helburuaren arabera.

Basurtoko ospitalea menpekotasun publikokotzat jo da serie osoan, nahiz eta 1992 arte ez zen sartu Osakidetzako sarean.

Argitalpen sail honek bere helbururik behinena iritsiko duelakoan gaude, urtetik urtera informazio fidagarri eta baliagarriagoa eskaintzea baita, nahiz eta erabiltzaileek egindako kritika eta iruzkinen arabera etengabe berraztertu beharko den.